Matrikula desegitea

1 Derrigorrezko eskolatzearen adinaren baino urte gehiago dituen ikasleren baten matrikula desegiteko, ondorengo baldintzetakoren bat eman beharko da:

a) Ikasleak, bizikidetza konpromisua sinatu nahi ez izatea.

b) Ikasleak sinaturiko bizikidetza konpromisua ez betetzea.

c) Bere ikasketei onurarik ez ateratzea: ebaluaketa batean 5 gainditu gabe edo gehiago izatea.

d) Zuzenezko 3 Bizikidetzarako Larriki Kaltegarriak diren Jarrera (BLKJ) izatea ikasleenganako edota irakaaleenganako errespetu faltagatik.

e) 6 BLKJ izatea Bizikidetzarako Aurkako Jarrera metatzeagatik.

2 Dena den eta erabaki hori hartu aitzin, familiari, ikasleari, Irakasle Taldeari eta kalteturiko pertsonari buruzko argibide gehiago ematen ahal duen edozeini ere entzunen zaie.

 

Ikastetxetik kaleratzerakoan egin beharreko hezkuntza-alternatiba

Egokitzat hartzen diren ikasleek, beti ere pertsona heldu baten tutoretzapean, Ikastetxetik kaleraturiko ikasle horiek, beren adinaren eta formakuntzaren ikuspuntutik egokia den lan komunitarioren bat eginen lukete, beti ere udal zerbitzuren batekin (udaltzaingoa, lorezaintza, etab.) edo herriko gizatalderen batekin (auzokideari laguntzea, erretiratuen kluba, etab.) loturik.